gorritu, gorri/gorritu, gorritzen
1 da/du ad. Kolore gorria hartu edo eman, gorri bihurtu. Odolez gorritua. Garoak gorritzen hasiak dira. Masailak gorritu zitzaizkion. Koloreak gorritu zaizkit. || (Partizipio burutua izenondo gisa). Begi gorrituak, makarrez beteak. Aurpegi gorritu eta nahigabetua.
2 da/du ad. Janariez mintzatuz, oliotan zertxobait erre, kolore gorrixka hartu arte. Tipula gorritu. Haragia zartaginean gorritu. Patatak, behin gorritu direnean, oliotatik atera eta xurgatzeko paperaren gainean jartzen dira.
3 du ad. Lurrez, basoez eta kidekoez mintzatuz, soildu, landareak kendu; bereziki, luberritu. Ik. labakitu. Bonbek inguru haietako mendi muturrak jartzen zituzten patata egiteko moduan gorrituta. Gaien aldetik, berriz, gorritu gabeko lurretan goldean aritu behar izan dut. Baso sail handiak atera, gorrituta, garia ereiteko edo mahastiak jartzeko. Lurra gorriturik zeukan. Tipulak eta patatak egiteko lurra gorritzen. 4 da/du ad. Ipar. Goritu. Talo burdina suan gorritu. Burdina, suan emanik, guztia gorritzen baita.