harrapatu, harrapa, harrapatzen
1 du ad. Jabearen aurrean eta haren gogoaren kontra zerbait hartu, bereziki bortxaz baliaturik. Ik. ostu; ebatsi; lapurtu. Anaia txikiari harrapatzen dizkio jostailuak. Etsaiak eskuetatik harrapatuko dizkigu armak. Hirian aurkitu zituzten baliozko gauza guztiak harrapatuz. Orduan digu bizi maitea herioak harrapatzen. 2 du ad. Ihes egin dezakeen norbait edo zerbait atzeman, bereziki bortxaz. Ik. ehizatu. Animalia batek beste bat harrapatu. Otsoak harrapatzen eta galtzen ditu ardiak. Piztia kaltegarri horiek nola harrapatzen diren ikasteko. Ozta amuaz zuen ur gaina ukitu, arrain txiki polit bat zuen gizonak harrapatu. Euskal arrantzaleek XII. mendean jada baleak harrapatzen zituztela. 3 du ad. Aurretik doanarengana heldu. Casagrandek ez zuen Zarrabeitia harrapatzerik izan.
4 du ad. Norbaitek beste norbait, honek nahi ez duen egoera batean, ikusi. Ik. atzeman 3. Gezurretan harrapatu zuten. 5 du ad. Dabilen zerbaitek bere bidean norbait jo. Kalea zeharkatzen ari zela, autoak harrapatu zuen.
6 du ad. Gaixotasun, mozkorraldi eta antzeko egoeren mende gertatu. Tuberkulosia harrapatu du. Egundoko mozkorra harrapatu dik.