itxi2
1 adj. Sarrera edo irteera eragotzia duena. Leku itxi batean sartu. Eskutitz itxia. Multzo itxia.
2 adj. Ideia berriei batere sentibera ez dena. Itxia eta atzerakoia da.
3 adj. Sarria, osatzen duten banako berdinen artean tarte txikia dagoena, eremu txikian banako asko dituena. Baso itxia. Bizar itxia. Laino itxia.
4 adj. Bihurguneez eta kidekoez mintzatuz, ia bira osoa egiten duena. Ibaia biragune itxi-itxi batetik irteten zen, segidan beste bat egiteko. Bideak bihurgune itxi samarra egiten zuen.
5 adj. Taldeez eta kidekoez mintzatuz, kide berririk nekez onartzen duena. Oso talde itxiak izan gara beti, eta sortu diren taldeen artean asko ez dira Euskal Herritik atera.
6 adj. Azentuaz edo ahoskeraz mintzatuz, tokiko ezaugarriak oso markatuak dituena. Galiziar azentu itxiarekin. Ezin zuela erantzun zidan frantses itxi batean.
7 adj. hizkl. Bokalez mintzatuz, ahoskatu ahal izateko aho bidea ixtea edo mehartzea eskatzen duena. Bokal itxiak /i/ eta /u/ dira.
8 iz. Leku itxia, bereziki espetxea. Itxi batean betiko sartu zuten.