murriztu, murritz/murriztu, murrizten
1 da/du ad. Landareez, mendiez edo bestelako lursailez mintzatuz, soildu. Ik. inausi; bakandu. Mahastia murrizten. Mendiak murrizten ari direnak. Gramatikaren arbola murrizteko asmoz. 2 da/du ad. Balioez, kopuruez eta kidekoez mintzatuz, txikitu edo gutxitu. Hizkuntza nolanahi eraberritu, aldatu, ugaritu eta murriztu zitekeelako iritzia. Giza eskubideak murrizten dituen legedia. || (Partizipio burutua izenondo gisa). Lanaldi murriztua duten andreen kopuruak gizonena bikoizten du. Ostalaritzan BEZ murriztua ezartzeko baimena eman dio Europar Batasunak Frantziari.
3 du ad. Larrutu, norbaiti ondasunetan edo izen onean kalte handia egin. Lapurrek murriztu zuten, zauriz bete zuten, eta han erdi hilik utzirik lekutu ziren.