neu
1 izord. ni izenordainaren era indartua. (Batez ere galdegaiaren lekuan eta nolabaiteko kontrakotasuna adierazi nahi denean erabiltzen da). Ik. nihaur; nerau. Esan dizut, neu naiz errudun bakarra. Neu ere negarrez jarri nau. Neuk ere neugandik nasai bizi gura nuke. Izan ere, neuri zegokidan, ez besteri, neure bizkar eroria nuen zorigaiztoaren erantzunbeharra. Neuri ere kostatu zitzaidan sinestea. Bestetarikoak ez zaizkit ahazten, gizon bainaiz euskaldun baino lehen, baina neureak datoz aurrenik (Ik. neu 3). 2 izord. (ni-ren eskuinean, hark hartzen duen kasu atzizki bera hartuz). Ni neu bakarrik. Nik neuk baietz uste dut.
3 (Genitiboan eta horren gainean eraikitako formetan, erreferentea perpauseko nor, nork edo nori-ri dagokionean). Bekatu larri gehiegi baldin baditut ere neure gain. Neuretako ez dazagut zu nolako amarik. Garaitza ukanen duena jarraraziko dut neurekin neure tronuan.