segurtatu, segurta, segurtatzen
1 du ad. Ipar. Norbaiti zerbaiten segurtamena eman. Elizako gurasoek hortaz segurtatzen gaituzte. Soa gugana itzuli ere gabe segurtatzen gaitu, mintzo ezti batekin, beribila nahi dugun bezain luzaz zainduko digula hark. || Maiteki besarkatzen du eta segurtatzen dio aspaldian ahantzia duela haren hutsa.
2 da ad. Norbaitek zerbaiten segurtasuna izan. Gero segurtatu zen gizon gaztea hila zela. Galdegin zion nola, bada, segurtatu zen bazela Jainko bat. Bere etorkizunaz hobeki segurtatzeko.
3 du ad. Zerbait segurki egiaztatu; seguru eduki. Ik. ziurtatu1. Hiru aldiz ihardetsi zuen ez zuela ezagutzen, eta zinez eta arneguz, gauza bera segurtatu zuen. Segurtatu zuenean haien otoitzak entzunak izango zirela. Gure hizkuntzak bere tokia aurkitu behar du hizkuntzen artean: handikeriazko menturarik gabe iraupena eta hazkuntza segurtatzeko behar adinako tokia. Beste munduko zoriona segurtatua dukezula. Gerokoa segurtatzeko ni ere Ameriketara noa. || Bortiztu eta segurtatuko zituela grazian. 4 du ad. Tinkatu, irmo kokatu. Ik. finkatu; irmotu; bermatu; egonkortu. Azken orduetan beste 54 irteera egin dituzte suhiltzaileek: estalkiak segurtatu dituzte eta antenak eta tximiniak finkatu, besteak beste.