tratu
1 iz. Saleroste jarduna, saleroste egiunea; salerostea. Tratua merkeago eragiteko. || Nazioarteko tratu hizkuntza. Gaueko tratuetan bazara ibiltzen, ez duzu erraz izango tratu ona egiten.
2 iz. Nekazariak azokara eramaten dituen salgaiak. Urteko pitarra izanez gero, eta esne eta tratu pixka bat plazarako, ez gara haserre.
3 iz. Norbaitekin izaten den harreman edo erlazioa. Ik. tratabide. Karitatea baita jendarteko tratuaren zimenduetarik bat. Bere jabearekin eduki zuen tratu kutuna eta adiskidetza gozoa. 4 iz. Tratatzea, tratatzeko edo erabiltzeko era. Jaurlaritzak tratu txarren biktima diren emakumeei laguntzeko jarri duen doako telefono publikoan dei ugari jasotzen dira.
5 iz. Neke handia eragiten duen lana. Horrelako tratua hartu behar zuela jakin izan balu!
6 iz. Hitzarmena. Alemaniak tratua hautsi eta herrialde horiek bereganatu zituen. Tratua tratu ohi duk, eta nik nirea horrelaxe egina diat.