txarrantxa
1 iz. Lihoa orrazteko eta garbitzeko eskuila, burdinazko hortzak dituena. Ik. ezpata 2. Txarrantxa gainean etzandakoa baino okerrago nabil. 2 iz. Hesiak edo itxiturak egiteko erabiltzen den alanbre mota, punta zorrotzeko korapilo antzekoak dituena. Harresiz eta txarrantxazko hesi elektrikoz inguratuak.
3 iz. Txarrantxazko hesia. Ik. alanbre hesi. Txarrantxa gainetik pasatu behar izan dute bi ibiltariek haranera iragateko. Eremu horietako hondartzetan, minak, txarrantxak eta bestelako oztopoak jartzea erabaki zuen Hitlerrek.