unitate
1 iz. Kantitate baten magnitude jakin bat, konbentzio bidez edo lege bidez definitua eta onartua, mota bereko kantitateak neurtzeko estandar gisa erabiltzen dena. Metroa da luzera-unitatea nazioarteko sisteman.
2 iz. Banakoa, multzo zenbakarri bateko banakako elementuetako bakoitza. Berez askeak diren bi hitz edo gehiago elkartuz, unitate lexiko berria sortzen du hitz elkarketak. Ibilbide osoa egiten duen ikasleak 90 unitate landuko ditu. Jaurerri horietako bakoitza unitate politiko eta ekonomiko beregaina da.
3 iz. Unitateen zifra. Ik. banako 4. 1 zenbakiak unitatea adierazten du 1 kopuruan, baina hamarrekoa da 13an eta ehunekoa 148an. 4 iz. Erakunde, lantegi eta kidekoetan, betekizun jakin bat duten instalazioen eta pertsonen multzoa. X izpien unitatea. Ertzaintzaren lurralde unitateak. Bi preso hauek Black Watch Regiment unitateko soldaduen zaintzapean zeuden. Telebistako unitate mugikorreko arduraduna. Istripuaren ondorioz, Nafarroako Ospitaleko zainketa intentsiboetako unitatera eraman zuten gaztea.
5 iz. inform. Ordenagailuan funtzio jakin bat betetzen duen osagaia. Ordenagailuaren PUZa, hau da, prozesatzeko unitate zentrala. CD-ROM unitatea.