banako
1 bana-ren izenlaguna. Esaldi banako ahapaldiak.
2 adj./iz. Banakakoa, bakarkakoa. Gaixorik zeudenak banako geletan bereiziak zeuden. Banakoa kantatzeko. Banakoa dantzari zaharrenak dantzatu zuen.
3 iz. Multzo zenbakarri bateko banakako elementuetako bakoitza. Ik. unitate. Mota bakoitzeko banako guztiak. Euzko Gogoa-ren datorren banakoan. Gizakume bakar bati, banako hutsari hitz egiten diozunean. Gizarte bateko kultura banakoak. 4 iz. Banakoen zifra. Ik. unitate 3. Zifren kokapenaren balioa: banakoa, hamarrekoa eta ehunekoa.