baztertu, bazter/baztertu, baztertzen
1 da ad. Toki bazterrera joan. Ik. bakartu. Mendietara eta basoetara baztertzen zirenei. Zokora baztertuak. 2 da ad. Bazterrera joan. Haiei leku uztearren, horma ondora baztertu nintzen. Izei handi baten ondora baztertuta zeudela.
3 da/du ad. Aldaratu. Handik begiak ezin bazterturik. Jainkoaren bidetik baztertuari. Euskalkiak are gehiago elkarrengandik bazter ez daitezen.
4 du ad. Bazterrera eraman; bereziki, kontuan ez hartu, aintzat ez hartu. Ik. bazterreratu 2. Egiteko hori ezin bazter dezake Euskaltzaindiak, inoren eskuetan utzirik. Gazteagoek zer gorde eta zer baztertu duten. Haren itzulpenean baztertu den erabilera bat. Aldaera bat hautatu eta beste guztiak baztertzea. Liburu on bat eskuan hartu eta irakurtzen hasi orduko, uzten du bazterturik. || (Pertsonez mintzatuz). Ik. marjinatu. Belarriz eta entzutez, Benveniste baztertuz gero, ez naiz inoren ikasle izan. Beti laguna izan zaitut eta ez zaitut baztertu nahi. Atzerritarra naizelako baztertzen naute.