begiratu1, begira/begiratu, begiratzen
1 dio ad. Begiak zuzendu, so egin. (nor osagarririk gabe). Ik. behatu. Ahizpari begiratu zion. Zeri begiratzen diozu? Erlojuari begiratzen badio. Begira zure anaiari! Ezkerreko aldetik begiratzen badiozu. Hor duzu egunkaria: begira iezaiozu mesedez, ea zer dioen. Bere alabaren onari begiratu behar ziola. Begi onez begiratu bide zion. Eta bere ezkutaria ondoren ote zetorkion begiratzeke, puskatxo bat urrutiratu zen handik. 2 du ad. (nor osagarririk gabe). Leiho aldera begiratu zuenean.
3 du ad. Gogoan hartu, ikusi. Begira ezazu zer ari zaren. Ea inori kalterik egin dion begiratu behar du.
4 du ad. Babestu, zaindu. Begira iezadazu umea, kanpoan nagoen bitartean. Euskara begiratu eta zaintzeko erakundea. Begiratzen gaituen aingerua. Ongi begiratzen ditu bere diruak. Bere burua begiratzen duenak galdu egingo du, baina Niregatik galtzen duenak begiratu egingo du.
5 da/du ad. Gauza kaltegarri edo arriskutsuez mintzatuz, babestu. (Gehienetan, dagokion osagarriak -tik atzizkia hartzen du). Begira gaitzazu gaitzetik. Hala begiratu zituen Israelgo semeak etsaien erasoetatik. Jainkoak begira zaitzala ohitura gaiztoak zure baitan ostatu hartzetik. Ugazaba iraintzetik begira zaitez. Asmakeria horietatik begira gaitezen. Adiskideetatik begira nazazu: etsaietatik neu begiratuko naiz.
6 du ad. Aginduak eta kidekoak bete, gorde. Agindu erraza, debeku txikia ipini zion; eta guztiarekin ere ez zuen begiratu, hautsi egin zuen. Barauak begiratzea.