bereizi, bereiz/bereizi, bereizten
1 da/du ad. Elkarturik, bildurik edo nahasirik dauden gauzak alde banatan jarri; bat edo batzuk besteetatik urrundu. Bere zerbitzariak adinaren arabera bereizi zituen. Gazura bereiz dadin egin behar dena. Uhinek bereiz ez gaitzaten. Senar-emazteak elkarrengandik bereizi zirenean. Isatsa bereizi egin zen gorputzetik. Jainkoak batu duena ez bezate gizonek bereiz. Zerua eta lurra bereizten dituen muga. Igitatzen hasten zareten aldian bereiziko duzue garitik zakarra. Ona eta txarra bereizten dituen nire hitzaren ezpata. Bi sailetan bereizia eta banatua.
2 du ad. Desberdintasunez jabetu. Oso antzekoak dira, ez ditut bereizten. Ez ditu ardo zuria eta gorria bereizten.
3 du ad. Hautatu, aukeratu. Puskarik hoberena bereizi du. Gero esertzen dira eta bereizten dituzte arrain onak saskirako, eta txarrak berriz egozten dituzte. Galburutxo bat bereizi nizun garia ondu zenean. Bat ez nezake bereiz, oro ditut maite.
4 du ad. Izendatu. Bere Aitak bereizi dion egun eta orduan, ez gizonek nahi dutenean. Frantziskori bereizi zion ezin sendatuzkoen ospitalea. Gantzutua eta Jainkoarentzat bereizia. Su handi haietan zure tokia bereizia daukate.