beso
1 iz. Gizakiaren goiko gorputz adarra, besaburutik eskuraino hedatzen dena. Erori eta besoa hautsi du. Gauza tristea zela beso bat galtzea. Unairi ezkerreko besoa falta zaio jaiotzetik. Arduradunek ezaugarri bat daramate besoan. Beso eskuina, ezkerra (edo eskuineko, ezkerreko besoa). Besoak altxatu, jaso, goratu. Besoak tolestu. Beso zabalka eskaintzen digun aukera. Beso zaintsua. Ikusi ahala, besotik kontu zidan. Handia egingo niken, ba, hik nahi dunala eta, beste gabe, ezteietara hire besotik joango banintz. Txoko batera eraman zuen besotik oratuta.
2 iz. Hainbat animaliaren aurreko gorputz adarra. Txakurra, burua lur-arras, bizkarra besoen gainera eroria.
3 iz. Besaurrea. Besoak, eta are besondoak, agerian dituela.
4 iz. Besaulkietan, besoak jartzen diren alboko atala. Alberto bere aulkiaren besoan esertzen da, baina besteei ez die esertzeko gonbitik egiten, eta zutik geratzen dira.
5 iz. Besanga. Zuhaitzaren besoak. Gurutzearen besoak.
6 iz. Zerbaitetarako indarra edo ahala. Jainkoaren beso ahaltsua, indartsua, azkarra. Haren zuzentasunaren beso ikaragarria.
7 iz. Lan-indarra. Lanez gaindituak gara eta beso falta dugu.
8 iz. Luzera-neurria, ukondotik esku puntarainoko tartearen baliokidea. Bi beso luze eta beso bat zabal. Igo ziren urak mendi guztiak baino hamabost besoz gorago.