bota1, bota, botatzen
1 du ad. Jaurti. Zuen artean bekaturik ez duenak bota diezaiola lehenengo harria. Ateratzen dute sutegitik agoa, ez izerdi tanta eta bero asko bota gabe. Malkoak bota. Ostikada bota zion astoak. Bere burua leihotik bota eta hil zen. Uretara, surtara, errekara bota. Leihotik behera bota. Betiko su eta garren artera bota zituen Luzifer eta haren jarraitzaileak.
2 du ad. Landareez mintzatuz, (lore, sustrai, kimu...) berriak sortu. Ik. loratu; sustraitu; kimatu 2. Orain belar berria hasi da jaiotzen, orain daude arbolak lorea botatzen. Zenbait kulturatan zuhaitzak lurraren eta zeruaren lotura adierazten du; lurrean botatzen ditu sustraiak eta gorantz edo zerurantz altxatzen da. Hurrengo udaberrian ernamuin berriak botako dituzte. Adar beretik ondu diren fruituak dira, enbor batek bota dituen adar bi. Kimuak eta loreak bota zituen. 3 du ad. Eguraldiari buruzko zenbait gertakariz mintzatuz (euriaz, elurraz...), gertatu. Ik. egin1 8. Bat-batean, zaparrada ederra bota du. 4 du ad. Bidali, nonbaitetik alde eragin, kaleratu. Etxetik bota zuen. Lan egiten zuen tokitik bota dute. Jesuitak Espainiatik bota baino urte pare bat lehenago.
5 du ad. Ahoz esan edo kantatu. Ik. jaulki 2. Bilintxek Domingo Kanpañari bota zion bertsoa. Gezur biribilik bota gabe. Hauen enbido eta are hordago-ari eduki ozena botea zion Larramendik.