estu
1 adj. Meharra. Kale estua. Bide estua. Ohe gogor estua. Jakintzaren muga estu-gogorrak zituen maite.
2 adj. Tinkoa, hertsia. Besarkada estua. Oinetako estuegiak. Lehengoekin lotura estua zutenengan.
3 adj. Larria, hertsia. Trantze estua. Gure hizkuntzaren egoera estuak. Mundua lagatzeko ordu estuan. Eginbehar estua.
4 adj. Amore ematerik, laxotasunik edo bihozberatasunik onartzen ez duena. Ik. zorrotz 6; zorrotz 7; hertsi1 4; garratz 3. Epaile estua. Eman beharko dio Jainkoari kontu estua. Hartu behar dira neurri estuak. Ordena guztiz estuko fraidea. Debeku estu hura hautsi zuen. 5 adj. Pertsonez mintzatuz, estutzeko edo larritzeko joera duena, bere burua gogor hartzen duena. Gizon ona da, baina estuegia bizimodu honetarako.
6 adj. Lehiaketez eta norgehiagokez mintzatuz, lehiakideak oso berdinduta daudena. Azken inkestek agerian utzi dute presidentetzarako lehia estua izango dela. Partida oso estua izan da.
7 adb. Tinko, ez mugitzeko eran. Estu korapilaturik. Ezpatari estu heldu. Sokaz estu-estu lotu.
8 adb. Larri. Nora zoaz gizona, horren estu? Txakurrek noizbait estu erabili duten azeria. Etsai gaiztoen artean estu nabil. Estu ziren, zer jana sortu ezin zutelako. Ez dakizue estu bizitzea zer den. Hain estu eta galtzeko bidean aurkitu zirenean.
9 adb. Amore eman gabe, laxotasunik edo bihozberatasunik gabe. Zein estu Jainkoak kontuak hartuko dizkion! Presondegian eduki zuten, aski luzaz eta aski estu.