kanpo
1 iz. Edozein gauzari buruz, bere barnekoa ez den aldea. (Leku atzizkiekin erabiltzen da, singularrean; dagokion izen sintagmak
-tik edo -z atzizkia hartzen du). Ik. landan; at. Anton. barren. Elizatik kanpoan. Ez literaturaren eremutik, baizik eremu horrezaz kanpotik. Etxeak, kanpotik ikusita, ez zuen itxura txarrik. || (Sintagma osagarririk gabe). Ik. kanpora. Kanpoan dago. Kanpoan alaitasuna eta barnean tristura. Kanpotik eta barrendik inguratzen gaituen ezerezean. 2 iz. Aipatzen den denbora-bitartea baino lehenago edo geroago. (Leku atzizkiekin, singularrean, dagokion izen sintagmak
-tik atzizkia hartzen duela). Sasoitik kanpoan.
3 iz. Norberarena ez den herria edo herrialdea. (Leku atzizkiekin, singularrean). Ik. atzerri. Ez dugu, agian, behar bezala erakutsi kanpoan geure burua. Kanpoan bizi izan zara, eta kanpoko ereduak jarraitu izan dituzu askotan. || Kanpo-harremanak. 4 postpos. Kanpoan, kanpora; aipatu dena alde batera utzirik. (Artikulurik eta kasu markarik gabe, dagokion izen sintagmak
-tik edo -z atzizkia hartzen
duela). Hemen eta hemendik kanpo. Etxetik kanpo zait iruditzen nonbait naizela galdua. Legezko bideetatik kanpo sortuak. Euskal Herriz kanpo urte askoan ibilia. Non izan dezake barkamena elizaz kanpo? Ez daki gauza handirik, erlijio gaiez kanpo. Badira, horretaz kanpo ere, horien modura eratuak dauden esaerak. Han mintzo ziren, fedezko gauzez kanpo, beste oroz. Gorago aipatu dudanaz kanpo.
5 postpos. Aipatzen den denbora-bitartea baino lehenago edo geroago. (Artikulurik eta kasu markarik gabe, dagokion izen sintagmak
-tik edo -z atzizkia hartzen
duela). Hau dena lanorduetatik kanpo egindakoa da. Eskola orduetan edo eskola orduez kanpo aritu zara.
6 iz. Kanpoaldea. Jainkoak berdin ikusten ditu barrena eta kanpoa. || pl. Etxe honek kanpo ederrak ditu.