larrutu, larru/larrutu, larrutzen
1 du ad. Animalia bati larrua kendu. Arkume bat larrutzen ari zela. Aingirak buztana du zailenik larrutzeko.
2 du ad. Pertsonez mintzatuz, larrua urratu. Gorputz guztia zioten azotez larrutu. Laparrez lapar, izerdiz suntsitua, eskuak eta oinak larrutuak. || Eztarria larrutzen duen edaria. || (Partizipio burutua izenondo gisa). Soinekoa, jariatu zitzaion odolarekin, gorputz larrutuari itsatsita zeukalako.
3 du ad. Basoez edo mendiez mintzatuz, soildu. Baina baso jabeak diruzale dira; larrutu dituzte mendi eta basoak. || (Partizipio burutua izenondo gisa). Lur soil eta larrutuak.
4 du ad. Norbaiti ondasunetan edo izen onean kalte handia egin. Ik. lumatu 2; mutildu2 2; murriztu 3. Ederki larrutu dute jokoan. Moabtarren herriak larrutuak izan ziren. Adarra jotzea gogoko badu, ez du halere hurkoa gehiegi larrutu nahi.