1 emaitza sare1 bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

sare1
1 iz. Hariak edo kidekoak gurutzatuz eta mailak osatuz egiten den ehuna. Sarearen mailak. Sareak eho. Sarea urratu. Bistako kontua da, baheen sarea era eta neurri askotakoa izan daitekeela. Tenis zelaiko sarea.
2 iz. Arrainak, hegaztiak, piztiak eta kidekoak harrapatzeko tresna sareduna. Sarea uretara bota. Mota guztietako arrainak atzitzen dituen sare bat iduri du zeruko erreinuak. Sareak konpontzen ari zirela. Ehiztariak usoa bezala bildu nau bere sareetara.
3 iz. Norbait limurtzeko edo erakartzeko erabiltzen den amarrua edo trikimailua. (erori, harrapatu, hedatu eta kideko aditzekin). Deabruaren sareetan erori. Azkenean erori zen Sanson Dalilaren sareetan. Jaun hura bere sareetara biltzeko egin zituen urrats eta jukutriak. Kontsumismoaren sareetan harrapatuta. Germanek bere sarean harrapatu nahi nau, baina ez diot utziko. Gauaz eta egunaz deabruak hedatzen ditu sareak.
4 iz. Sistema bat osatzen duten lerroen, bideen, hodien edo bestelako elementuen multzoa. Herrialde bateko burdinbide-sarea. Bilboko autobus sarean. Komunikabide sarea. Internet sarea. Leherketak ez du kalterik eragin inguruetako telefono-sarean.
5 iz. Internet sarea. Sarean nabigatzearen arriskuen inguruko txostenak. Sarearen erabiltzaileen artean, % 16k bakarrik erabiltzen zuen euskara. Liburua sarean jarri dute.

Esaera zaharrak

Arrainik ez den urera ez bota sarea. Sareak hurrago, arrainak estuago. Usoak joan, sareak heda.
 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper