seinale
1 iz. Zerbait adierazten, ezagutarazten edo nabarmentzen duen ikurra. Ik. marka1 1. Nahasiak badabiltza ere onak eta gaiztoak, badituzte euren marka eta seinaleak, norenak diren eta norentzat dauden aditzera ematen dutenak. Xingola bat seinale zuelarik. Errespetuzko seinale xume bat. Udaberriaren seinale dira loreak eta ezkontza. Ezin duk eraman santutasunaren seinale den jantzi bat. Okosiasek, seinale hauetarik ezagutu zuen gizon hura Elias zela. Jainkoak erakusten zuen, kanpoko seinale hartaz, onesten zuela harentzat apainarazi zuen lekua. Utz ezazue herioak eraman dezan, inork eskurik zikindu gabe, herioak odolezko seinalez markaturik daukana. Gertari larri horren aurretik zeru-lurretan agertuko diren seinale harrigarriak. 2 iz. Ezaugarria, adierazgarria. Lekukotasun horiek ez dira seinale pozgarriegiak izaten, gaitz ezkutuaren adierazgarri izan daitezkeen aldetik. Hizkuntzaren batasuna izango zen euskaldunon batasunaren seinale eta ondorio. || (Perpaus osagarri bat hartzen duela). Zahartzen ari zareten seinale? Komeni ere da, hizkuntzaren aldetik, harako "barrabaskeriak" euskaraz argitaratzea, bizi delako seinale nabarmen baitira. Gauzak ondo egiten ari naizen seinale da, eta hori pozgarria da. Baldin egiten ez baduzu, seinale da ez duzula nahi.
3 iz. Zerbait jakinarazteko edo argibideren bat emateko erabiltzen den ikur egiunezkoa. Errepideetako, burdinbideetako seinaleak. Alarma seinalea. Isun bat kentzea eskatu diote udalari, debeku-seinalea euskaraz zegoelako.
4 iz. Erosketa bat edo apustu bat hitzartzerakoan bermetzat jartzen den diru kopurua. Egindako apustu-papera izenpetu, eta diru-seinaleak bota.
5 iz. fis. Korronte elektriko baten edo beste magnitude baten aldakuntza, informazioa transmititzeko erabiltzen dena. Gaur itzaliko dute Nafarroa osoan telebistaren seinale analogikoa.