1 emaitza sendo bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

sendo
1 adj. Lodia edo gorputz handikoa delako, indartsua edo irmoa dena. Habe sendoak. Nolako sustrai sendoak ipini ez ditu euren bihotzetan bizio gaizto honek? Oinarri sendoak dituena. Zimendu sendoen gainean eraikia. Odola bera baino lokarri sendoagoak elkartzen gaitu. Zapata sendoak. Zapata esaten zaio oinetako zoru sendodunari. Arno eta Oiz sendoei buruak zuritu zitzaizkien elurrez. Haritz bat sendo eta zindoa. Txakur laster eta basurde sendoaren arteko borrokari begira. Nikanorren esku sendoak gogor eusten zion giderretik. Eta begiratze hutsak bihotzik sendoenak ikaratzen zituen.
2 adj. (Gauza abstraktuez mintzatuz). Sinesmen sendoa. Ez dutela eriek, larregitan, sendatzeko gogo sendoegirik azaltzen. Asmo sendoak hartzeko, beraz, atera dezagun lehenik bekatuen kontu garbia. Euskaldun garbia zen, hizkuntza sendo, ugari eta betearen jabea. Legeak, holakoak nahiz halakoak, baziren, izan, zein ahulago zein sendoago. Osasun sendokoa. || Asmo sendo-sendo bat daukat bihotzean.
3 adj. Pertsonez mintzatuz, indartsua, osasuntsua, sasoikoa. Herkules sendo hura. Gazte sendo osasuntsuak. Pertsona batek sendoen denean du eritzeko arriskurik handiena.
4 adb. Irmoki, bortizki, tinko. Ik. sendoki. Sendo tinkaturiko usadioaren zama. Sendo nago hartu nituen asmoetan. Bortxa eta indarkeria gizarteko harremanetan sendo baino sendoago erroturik ditugunez gero. Sendo sinetsi. Euskal Herriak ez zukeen iraungo, iraun duen bezala, sendo nahiz makal, euskararik izan ez balu. Behin oso eta sendo, gero eri eta flako. || Zure barruan sinesten duzu, sendo-sendo, infernua dagoela.

Esaera zaharrak

Baladrea, sendoen hilgarri, eroen sendogarri.

Aztergaia: sendo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau101
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-08-27 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:02

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

sendo, senda-.

 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper