bihurtu, bihur/bihurtu, bihurtzen
1 da/du ad. Egoera edo itxura batetik beste batera aldatu. (Predikatu-osagarria, izen hutsa denean, artikulurik eta kasu markarik gabe doa. Izen horrek izenondoak, izenlagunak edo kidekoak hartzen baditu, orduan artikulua darama askotan). Ik. bilakatu. Ura ardo bihurtu zen. Hauts zara eta hauts bihurtuko zara. Dorre gorak eta jauregiak hauts bihurtu eta kea bezala suntsitu eta hondatu dira. Ur guztiak odol bihurtu eta arrain guztiak hil ziren. Atseginak azkenean atsekabe bihurturik. Bere eskuko zena morroi bihurtu da. Emakumerik ederrena bihurtu zen. 2 da ad. Lehen zegoen tokira joan. Ik. itzuli1 1. Atzo joan zen eta bihar bihurtuko da. Etxera bihurtu zenean. Adora ezazue eta bihurtzean, haren berri ekardazue. Bide onera bihurtzeko. Bihur zaitez nigana. Ez gara esku hutsik bihurtuko. 3 da ad. Zerbaitek edo norbaitek lehen zuen egoera berriro izan. Bizitza basatira bihurtu. Bere zereginetara bihurtu zenean. Bekatura ez bihurtzeko. Bere onera bihurtu zenean.
4 du ad. Norbaiti kendu edo hartu zaiona, edo galdu duena berriro eman. Ostu zuena bihurtu behar duela. Zor duena bihurtzeko. Gaizki eramana bihurtu behar duzu. Bihurtu diot utzi zidan liburua. Ezin dio bihurtu soinekoari eguzkiak jan aurretik zuen kolorea. || Eskerrak bihurtu.
5 du ad. Bihurritu. Zangoa bihurtu du.
6 da/du ad. Zerbait, norabidea aldatuz, norabait zuzendu. Bihur itzazu gugana zeure begi errukizkoak.
7 du ad. Hizkuntza batetik beste batera itzuli. Ez ditu euskarara hitzez hitz bihurtzen.
8 da ad. Bildu. (Dagokion osagarriak -ra atzizkia hartzen duela). Hiru alditara bihurtzen dira urte horiek. Lur mota asko dira, baina guztiak bitara bihurtzen dira.
9 zaio ad. Buru egin. Etsaiei bihurtzeko. Bihurtzen baitzaizkio Jainkoaren borondateari.