erre2, erre, erretzen
1 da/du ad. Zerbait edo norbait suaren bidez ahitu; suak edo berotasun gehiegiak zerbait edo norbait erabat hondatu. Sasiak erre. Liburuak erre zituzten plaza erdian. Etxea erre zitzaion. Sutan egon arren, erretzen ez dena. Sorgina omen zelako erre zuten. Labe horrek ikatz gehiegi erretzen du. Erre usaina. Eguzkiak alorrak erre zituen.
2 du ad. Suak edo bero gehiegiak hondatzen duen bezala hondatu edo kaltetu; larruazalean erresumina eragin. Lixibak arropa erretzen du. Izotzak landareak erre. Mihia erretzen duen edari bizia. Asunak eskua erre dio. Umeek ipurdia erreta izaten dutenean horrelako ukenduek azkura arintzen dute. || (Partizipio burutua izenondo gisa). Begi erreak.
3 da/du ad. Zerbaitek norbait amorratzen jarri. Gezur horrek erre dit harrezkero bihotza. Zure amodioan erre nadin. Hara so egiteko tirriak erretzen gaitu. Gisa honetan ahitzen zaio bizilagunarenganako onginahia, eta handik aurrera edozein gauzak erretzen du. Aipatzeaz beraz ere errabiatzen da, erretzen da, arneguz eta juramentuz hasten da. || (Partizipio burutua izenondo gisa). Pertsona erreak eta haserrekorrak. Estropada galdu zutenean, biak ibili ziren barruak jaten inoiz baino erreago eta zitalago.
4 da/du ad. Janariak sutan prestatu, zuzenean nahiz labean ezarriz. Arkumea burruntzian erre. Labean erretzen da ogia. Ogi erre berri bero-beroak. Taloak nork erre? Gaztainak erre artean. Patatak erre edo egosi. Azala kiskalia eta barrua erre gabea. || (Partizipio burutua izenondo gisa). Lukainka errea edo frijitua. Sagar erreak. Arrain erre puska bat.
5 du ad. Tabakoaren edo antzeko gaien kea arnasarekin hartu. Ik. pipatu. Opioa erretzeagatik. Asko erretzen du. 6 da ad. Bonbillez mintzatuz, barneko haria hondatu. Gelako bonbilla erre da.