lerratu, lerra/lerratu, lerratzen
1 da ad. Irristatu. Tipula azal baten gainean lerratu zen, eta zabal-zabala erori. Rut lerratu zen emeki-emeki haren oinetara. Azala latzago duelako, eskutik nekezago lerratzen da.
2 du ad. Herrestan eraman. Ontzia ur-bazterrera lerratu zuten.
3 da ad. (Hutsez, akatsez eta kidekoez mintzatuz). Ik. itzuri 2. Uste gaberik lerratu baldin bazaigu lan honetan hitz bakoitz bat egiari hoben egin liezaiokeenik, hura madarikatzen dugu. 4 da ad. Zerbaitek (solasak, eztabaidak...) edo norbaitek beste norabide bat hartu. Ik. makurtu 3. Hautalana zetorren jasotze lanaren ondoan, bestea baino gaitzagoa, balia gintezkeen irizpideak erraz lerratzen baitira baten edo besteren gogora. Pixkanaka solasa bezperan kontatu nion gertakizunera lerratu zen. Horren ondorioz, hizkuntzalaritzarantz lerratzen hasi nintzen. 5 da ad. Zerbaitez edo zerbait egitera (gaizkira, gehiegikerietara eta kidekoetara) erakarria gertatu eta amore eman. Ik. makurtu 4. Ez gaitezen inoiz gaizkirantz lerra, mundu honetako galbideetan. Helburu makurretara lerratzeko arriskua. 6 da ad. Arreta faltaz hutsen bat egin. Atzarriak daude ez lerratzeko.