polar
1 adj. Lurburukoa, lurburuari dagokiona. Haize polarra. Jendeak uste izan zuen bat-bateko hotz izugarri hura fronte polar baten eraginez gertatu zela.
2 adj. Molekulez eta kidekoez mintzatuz, polaritatea duena. Molekula polarrak.
3 adj. Koordenatuez mintzatuz, puntu batez, ardatz batez eta angelu batez baliatzen dena. Koordenatu polarrak.
4 adj. Jantziez mintzatuz, forru polarrez egina. Beroki, jantzi polar, txapel eta lepokoak. Telazko zapatila arruntak, galtza bakeroak, kamiseta bat, jaka polarra eta eguzkitarako betaurrekoak; besterik ez.
5 iz. Forru polarrez eginiko jaka. Ik. forru polar 2. Jeansak eta polarra jantzirik, eta makillatu gabe.