saiatu, saia/saiatu, saiatzen
1 da ad. Ahalegindu, saioa egin. Bide honetatik ez ote da inor saiatu? Ez da deus lortzen saiatu gabe. Ez zen gehiegi saiatu. Euskara arlo horretan gutxi saiatua dugulako.
2 da ad. (Dagokion osagarriak -n edo -tzen atzizkia hartzen duela). Mutilak ederki saiatu zaizkigu beren lanean. Ni ere zurekin honetan nadin saia. Bestela adierazten saiatuko naiz. Hobe genukeela indarrak neurtzen saiatu, borrokan hasi baino lehen. Eginahalean saiatu zen bereizketa egiten.
3 da ad. (Dagokion osagarriak -tzera atzizkia hartzen duela). Ardia artzainarekin dagoenean, otsoa ez da saiatzen hari ezer egitera.
4 du ad. Saiakuntza egin. Hobekuntza tekniko batzuk ere saiatu nituen. Etxeko logelan askotan saiatu nuena egin nuen.
5 du ad. Soineko bat jantzi, batez ere behin-behinekoz josia dagoenean, gorputzari egokitzen zaion ikusteko. Ik. probatu 3. Dendan zortzi alkandora saiatu zituen, baina denak txiki zituen. 6 Asko saiatzen eta ahalegintzen dena. (Partizipio burutua izenondo gisa). Ik. zail 6. Ikasle saiatua. Langile saiatua. Mutil zintzo eta saiatu horietakoa zen. Irakasle saiatuagoak zituztelako.