arin
1 adj. Pisu edo astuntasun gutxikoa, erraz jasotzen dena. Luma bat bezain arina. Airea baino arinagoa. Zama hain arina. Pisuagoak beherantz eta arinagoak gorantz doazelako. Pisatu zaitu, eta arin aurkitu zaitu. Jantzi arinak.
2 adj. Larria ez dena. Borondate pixka bat eta egun gutxiko neke arin bat.
3 adj. Loaz mintzatuz, astuna edo pisua ez dena. Hain lo arina nuen, non sinetsita bainengoen gaua esna ematen nuela.
4 adj. Otorduez mintzatuz, urria, gutxi betetzen duena. Ibilaldia arratsaldez egin behar baldin bada, bazkari arina egitea komeni da, koipe askorik gabea. Pausatzera utzi baino lehen, afari arin bat eskaini zion.
5 adj. Erraz eta bizkor higitzen dena. Hanka arin eta biziko dantzari bat haren inguruan jiraka eta bueltaka. Eskuin kolpe freskoa, ezker esku arina ditu pilotari horrek.
6 adj. Idazlanez eta kidekoez mintzatuz, erraz eta bizi irakurtzen dena. Idazkera arina, erritmo bizia, suspensearen erabilera bikaina. Irakurketa arina da, eta, aldi berean, ondo osatua. Euskaltegietan eta institutuetan berritu beharra dago, noizean behin, testu literario erraz, arin eta laburren hornikuntza. Nobelaren estiloa arina eta dotorea da.
7 adj. Heldutasunik gabea, zentzu gutxikoa. Hankak arinak eta burua arinagoa. Ez fidatu horrekin, arina da eta.
8 adj. Behar den ardura gabe egina. Zin arina.
9 adj. hizkl. Aditzez mintzatuz, balio semantiko arina duena, egoera edo gertaera bat adierazten duen osagarria behar duena predikatu sendoak osatzeko. begira-k egon aditz arinarekin edota bestelakoekin predikatu konplexua sor dezake batzuetan.
10 adj. zuz. Arau-hausteez edo horiei dagozkien zigorrez mintzatuz, handia ez dena, larria ez dena. Askatuko dituzten preso gehienak delitu arinak egiteagatik kartzelatu zituzten. Gipuzkoa ordaindu gabe gurutzatuko luketenei arau hauste arina egotziko liekete. Zigor arinak epaia eman eta urtebetera iraungitzen dira.
11 adb. Laster. Arin ibili. Ezpainak arin higituz. Goizean, jaikitzen zaren bezain arin. Arinegi ahaztu. || Baserrira arin-arin doa nagusia.
12 adb. Behar den ardura gabe. Erakusketak bururik gabe egina dirudi, oso arin moldatua.