berdin
1 adj. Nolakotasun berekoa. Kopuru berdinak. Zati berdinetan zatitu. Berez aukera berdina behar dute denek. Izatez berdinak direnez gero. Eriek gaitza berbera izanik, ez dela bi eri berdinik. Luzera berdineko kaleak. Baldintzak ez dira berdinak batarentzat eta bestearentzat. Eskuko hatzak berdinak al dira? Zure gortean berdin dira handi eta txikia. || Hiru orri berdin-berdinak.
2 (-en atzizkiaren eskuinean). Ik. bezalako. Jainkoak egin du gizona kasik aingeruen berdin. || Ahurraren berdineko harria. 3 (Izen gisa). Ez du berdinik munduan. Berdinik ez duen argiontziaren distira. Erregina gurea, berdinik gabea.
4 adj. Laua; koskarik gabea. Zelai berdinean dabilelako ustean. Bide lau, zabal eta berdinak. || Abiatu ginen sei orduko bide luze hartan, basamortu zabalean; lurra berdin-berdina eta hondarra gogotik.
5 adb. Era berean. Egunak joan eta egunak etorri, gauzek berdin segitzen dute. Bi hitzok berdin ebakitzen dira. Lana berdin egiten badute. Berdin gertatzen da hemen ere. || Berdin-berdin hartuko lituzke guztiak. Nahiz txantxetan zoazela infernura, nahiz benetan zoazela, berdin-berdin erreko zaitu hango suak.
6 adb. Ipar. (Adjektibo bati edo adberbio bati dagokiola). Ik. bezain. Hitza aise da emana, berdin aise jana. Handik Kanboraino, bidea berdin isil, bazterra berdin geldi, zerua berdin eder. Ez dugu guztiek begia berdin ona. 7 lok. Ipar. eta naf. Nolanahi ere, dena dela. Egizu nahi duzuna; berdin ez diogu guk geure buruei horrelako lorrik eman nahi. Zertarako deitu?, berdin ez da etorriko.
8 adb. Beharbada. Baina gerratean berdin hil egingo haute.
9 mat. Bi kopuru berdinen arteko erlazioa adierazten duen ikurra (=); berdintza adierazteko erabiltzen den hitza. 5 gehi 7 berdin 12 (5 + 7 = 12).
[Oharra: autobus berdinean etorri ziren eta kideko esapideen lekuan, Euskaltzaindiak autobus berean etorri ziren eta kidekoak erabiltzea gomendatzen du].