batu, bat/batu, batzen
1 da ad. Pertsona bi edo gehiago toki berean gertatu; topo egin. Ik. bildu. Herriko plazan batuko gara. Lagun txarrekin ez batu. Harekin batzen banaiz, bihotza zait harritzen. Asabak batzen ziren lekura. Josafaten batuko gara. Aldapan gora zihoazela batu zitzaien gizonezko bat. 2 du ad. Sakabanaturik zeudenak elkarren ondoan edo multzoa osatzen dutela jarri. Ardiak artegian batu ditu. Basora joan da egurrak batzera. Sasitik mahatsa batu.
3 du ad. Zerbait paperez, ehunez eta kidekoez inguratuz estali. Haurra oihaltxo garbi batzuetan batu zuen.
4 da ad. Erretiratu. (-ra atzizkia hartzen duen izen sintagmarekin). Etxera batu zen, lagunartea utzirik. Salamancan zehar nindoala, ostatu batera batu nintzen.
5 da/du ad. Bi gauza edo gehiago bat egin, elkarrekin ezarri; batasuna osatu. Gorputza eta arima batuz. Bi ohol batu. Bi Alemaniak 1990ean batu ziren. Etsaiari aurka egiteko batu dira. || (Partizipio burutua izenondo gisa). Irlanda batua.
6 du ad. Bi pertsona edo gehiagoren artean lotura sortu. Adiskidetasunak batzen ditu. Euskaldun guztiak bat ditzakeen helburua.
7 du ad. Zenbait kopururen batuketa egin. Zenbaki arruntak batu. 4,5 eta 8,3 batu.
8 du ad. Ipar. Aurkitu. Hor nonbait, Lapurdin, batzen dute emazteki bat, kuia bat buruan zihoana. Iturri on bat hortxe baturen duzu.
9 du ad. Jetzi. Ik. bildu 10. Ahuntzak batuak daude?