1 emaitza itxi1 bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

itxi1, itxi, ixten
1 da/du ad. Leiho, ate eta kidekoez mintzatuz, norabaiteko sarrera edo irteera eragozteko eran jarri. Ik. hetsi; zerratu1; zarratu1. Anton. ireki1. Atea itxi zion. Leihoa itxirik aurkitu zuten. Luisak leihoetako estalkiak itxi zituen.
2 da/du ad. Zerbaiten osagai higikorra mugituz edo jarriz, haren barnealderako irispidea eragotzi, edo barne eta kanpoaldearen arteko harremana galarazi. Gela itxi. Zuloa itxi. Eskutitza itxi baino lehen. Ahoa, begiak itxi. || Igarobidea langaz itxi. Sarrera itxi.
3 du ad. Denda, lantegi eta kidekoez mintzatuz, dagokion jarduera-orduak bukatu. Denda arratsaldeko bostetan ixten du. Liburutegia oso berandu ixten dute.
4 da/du ad. Zerbaiten osagai higikorrak elkarrengana hurbildu, bitarterik uzten ez dela. Liburua itxi. Eskua itxi. Aterkia itxi ezinik. Zauriak itxi zitzaizkionean.
5 du ad. Heltzeko, aurreratzeko edo harremanetan jartzeko bide bat deuseztatu, edo erabiltzea eragotzi. Gu zaharzaleak gara, baina aldizkarian ez genioke inori biderik itxi nahi. Poliziak ihesbidea itxi zion.
6 du ad. Barruti bat barrura ezin sartzeko moduan jarri. Alorra hesiz itxi. Ipini zuen mahasti bat, itxi zuen eta erdian dorre bat eraiki zuen.
7 du ad. Bezeroak hartzen dituen etxe batek, edota enpresa edo lantegi batek, behin betiko edo aldi baterako, bere zerbitzuak emateari utzi. Eskola itxi behar izan zuten. Denda sei hilabetez itxi dute eraberritze lanak egiteko. Ekainaren 12an zentrala ixteko eskatu zuen Eusko Legebiltzarrak.
8 da/du ad. Muga jarri, amaia eman. Uztailaren bukaeran itxiko da harpidea. Parentesia itxi.
9 da/du ad. Norbait leku itxi batean sartu edo gorde. Arlesko mojategian itxi zen. Aramaion, liberalek, herriko etxean itxi zuten Santa Kruz apaiza.
10 du ad. Hitzarmenez, tratuez eta kidekoez mintzatuz, adostu eta irmotzat jo. Europako hauteskundeetara elkarrekin joateko hitzarmena ixtekotan dira. Aldi baterako ituna itxi dute Jaurlaritzak eta Errioxak. Joan den asteazkenean itxi zituzten negoziazioak jabearekin.
 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper