aberats
1 adj./iz. Ondasun handien jabe dena, diru asko duena. Aberatsa izan. Oinordeko aberats batekin ezkondu zen. Aberatsak behartsuari laguntzen ez badio. Munduko errege eta aberats handi asko. Erraten zuten aberats okitua zela. || Eta bere amarekin eta bi anaiekin, aberats bizi izan zen, Jainkoak daki zenbat urtez.
2 adj. On edo baliozko den zerbait ugari duena. Baserri bat lur eta larretan aberatsa. Lurralde aberatsak. Hitzez bezain aberatsa da liburua irudiz. Janari bat proteinaz aberatsa. Hizkuntza aberatsa hitzetan eta baliabideetan. Hiztegi aberatsa darabil. Adimen aberatsa behar gizonak horren antzeko burutapen bat izateko!