1 emaitza aburu bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.
Kodea [?] | Data | Proposamena | |
---|---|---|---|
Araua: | Z3:EArau44 | ||
Hiztegi Batuko Lantaldea: | Z1:BatHizt | 1992-07-23 | Lantaldeak besterik gabe onartua |
Hiztegi Batuko Lantaldea: | Z3:EEBS:06 |
- [E210]: "Hitz horren aldamenean, argigarri gisa edo, Oihenart-en atsotitza jaso daiteke (buru bezainbat aburu) edo horren parekoa (zenbat buru, hainbat aburu). Gainera aburu batez adierazmoldea ere zerrendaratzeko modukoa izan daiteke (Enbeita, Bertso Lanak, 43: Bat-ein euzkotar guraso danak, Geure sendija zenbatu, Zenbat ikasle doguzan zigur Etxe-abixenak artu, Eta guztijok aburu batez Ikastetxeetan eskatu Onei euzkeraz irakastia, Ta zer, ba'daie, ukatu)" (2001-04-25).
- [E123]: "ados bi adibide horietatik bat jasotzearekin. Aburu batez dela eta, OEHk ez du horrelako azpisarrerarik jasotzen; corpusean hiru agerraldi bakarrik aurkitu ditut, Lizardiren, Enbeitaren eta Jon Eguzkitzaren bana. Adibideak ikusita, lehenago jasoko nituzke -(r)en aburuz, edo aburu bateko / bereko izan".
- [E115]: "Ipar. erantsi".
- Erabakia: Erabakia (2001-06-29): "Aburu sarreran, adibide gisa, zenbat buru hainbat aburu ematea onartu da. Gero, azpisarrera gisa, - ren aburuz ematea ere onartu da. Aburu bateko eta aburu bereko adibide gisa emango dira".