1 emaitza aditibo bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.
Kodea [?] | Data | Proposamena | |
---|---|---|---|
Hiztegi Batuko Lantaldea: | Z3:IrEm | 1997-03-12 | Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa |
Begiratu da aditibo eta adiera horretan baliokide izan daitezkeen batuketa, batukor, emendailu, emendatzeko, eransgarri, eranskor, gehigarri, gehikor eta gehitzaile.
Ez dugu aurkitu aditibo formarik (ezta adiera horretako baliokiderik ere).
aditibo ez dugu aurkitu. Ordezko posible hauek jaso dira: gehigarri 5 (J.M. Angulo: "Uger kentzaile hoiek aipatu ditugun egokitasunak dituzten arren, elektronikako Kits-ak egiten dituzten zenbait enpresa nagusik, ohar hau egiten dute muntaia aurrez erosleak zirkuituak soldatzean ezelako pasta nahiz gehigarrik erabilten badu, galdua duela edozein garantia"; K. Bizkarra: "Oso noizbehinka erabil daitezkeen kontserba bakarrak etxean gehigarri kimiko, gatz eta azukre gabe eginikoak dira"; "sustantzi kimiko edo gehigarriz ematen zaie zaporea"; Kontsumoari buruzko hezkuntzarako proiektuak: "Merkatuan salgai dauden mermeladez baliatuz, etiketen azterketa egin genuen (betetzen diren ala ez arauak, osagaiak, gehigarriak...)"; Txill Jendeak eta Bizilekuak: "esnea ontzi haunditara isurtzen du, gehigarri bat erasten gatzatzen laguntzeko"); 'gehitzen duena' adierako gehitzaile izond. EB 1 (P. Esnal: "aurtzaroko elebitatea, aztarokoa eta helduarokoa; elebitate gehitzailea eta kentzailea").
aditibo : AB38 1; HiztEn ("iz. eta izond. KIM. Substantzia bati, haren ezaugarriak hobetzeko edo ez dituenak hartzeko eransten zaion substantzia"); Euskalterm 3; batugarritasun-propietate : Euskalterm 1; batuketa-lege : Euskalterm 1; batukor 'aditivo': AB38 1; Euskalterm 2 (eta "propietate batukor"); batukortasun : Euskalterm 1; emendailu 'zerbaiti emendatzen edo gehitzen zaiona': HiztEn-LurE; eransgarri 'erants daitekeena': LurE; gehigarri 'aditivo': AB38 11; AB50 1; HiztEn ("ik. aditibo"); LurE ("iz. Gehitzen duen zera. // Eraskina"); Euskalterm 7; gehitze-erregelak : Euskalterm 1; gehitzaile : Euskalterm 1. Euskaltermekoak, erabileremuka sailkatuak: a) Estatistikan 'aditibo' (adj.): batugarritasun-propietate; propietate batukor; batuketa-lege; b) Hizkl. 'aditibo' (adj.): gehitze-erregela; morfema batukor; c) Mat.: batukor; d) Biol.-Kim.-TeknolMek: gehigarri; e) Eraikuntzan 'aditibo' (adj.): hormigoiaren gehigarri; f) Merkat. 'aditibo' (iz.): gehigarri eta aditibo bina; g) Med. 'aditibo' (adj.): gehitzaile.
Erd. aditivo / additif-en hiztegietako ordainak: HiruMila: "1. adj. (Mat.) batukor, aditibo. 2. adj. y s. (Mat.) gehigarri, eransgarri. 3. aditibo"; // ElhHizt: "adj. 1. Gehigarri, eransgarri. 2. (Mat.) Batukor. adj/s.m. 3.(Quím.) Gehigarri, aditibo. Este producto alimenticio tiene muchos aditivos: elikagai honek gehigarri asko ditu"; // Casve FE: "emendailü, emendatzeko"; // PMuj DCV: "geigarri, eransgarri"; // Besteotan ez dugu aurkitu: Azkue Aurkibidea; T-L LFB; Haize Garbia; Lur EG/CE; Lur EF/FE.
es: aditivo; fr: additif; it: additivo; ca: additiu; en: additive; de: (Gr) zugesetzt // (Math) additiv // (Chem) Wirkstoff, additiv.
NekHizt: Sin.: gehigarri.
aski nazioartekoa da arlo jakin batzuetan (Mat. eta Kim.), baina euskal ordain egokia baduenez, saihestekoa da lantaldearen ustez.
Saih. Ik. gehigarri.
- [E301]: "[nik zerrendan sartu egingo nuke, horrelakoak erabiltzeko premia noiznahi dugulako]" (1994-11-02)
- [E306]: "'aditibo' nahiko nazioartekoa da, lantaldeak berak aitortu du. Gure galdera da zergatik oraingoan ezin den onartu (aski erabilia ere bada), antzekoak diren beste kasu batzuetan mailegua eta euskal ordaina onartzen badira. Adibidez, 'ahur/konkabo' eta 'ganbil/konbexu' bikoteen kasuan, azken urteotan matematika-liburuetan 'ahur' eta 'ganbil' hitzak dagozkien maileguak baino askoz gehiago erabili direla iruditzen zaigu, baina maileguak ere onartzea proposatu du lantaldeak. Zergatik ez 'aditibo'? Ez dugu ezer berezirik 'aditibo'-ren alde. Proposatzen dugun gauza bakarra horrelakoetan erabili beharreko irizpideak bateratzea. Horrelako bikoteak maiz gertatzen dira hizkera teknikoan" (2001-01-23)