aginpide
1 iz. Agintzeko boterea edo eskua. Ik. autoritate; aginte. Adinean, duintasunean edo aginpidean nagusiak direnak. Espainiako erregeak beste erresuma bateko lurretan aginpidea balu bezala. Aginpidea herriarena baita. Alkateak ez du arazo horietan aginpiderik. Buruzagi baten aginpide barrutia. Aginpidea eskuratu, hartu. 2 iz. Gauzez mintzatuz, eragina. Zure hitzek gugan duten aginpidea.
3 iz. Kargua. Koronel esaten dioten aginpidea zuen.