1 emaitza ahoan bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.
Kodea [?] | Data | Proposamena | |
---|---|---|---|
Hiztegi Batuko Lantaldea: | Z9:OEH-AS | 2017-09-12 | Azpisarrera gisa onartzekoa |
OEH: AHOAN. (Precedido de gen.). En boca de. v. AHOTAN; cf. AHOETAN. Biga edo hirur testimonioren ahoan fermu izanen da hitz guzia. Lç 2 Cor 13, 1 (TB -en ahoan; Dv -en ahotik, Ol -en aoz; Ker -en autorrez, Bibl -en erranaren gainean). Eta haién ahoan ezta eriden enganiorik. Lc Apoc 14, 5. Nola kantak maiz baitire mundukoen ahoan. EZ Man I 4. Arrazoin da gure ahoan maiz diren aiphatuak. Ib. 14. Gure guztien ahoan deitzen da Ifernua. Ib. 91. Hekin ahoan aithorra. Hm 100. Jesus dela ene ahoan. Gç 218. [Manes eta aren gisako] orien aoan kristau-ezkonza deabru galgarriaren lana da. Mb IArg I 177. Onelako beste itzkuntza [...] itsusiak Euskaldun ondo azi diranen aoan zeñ gaizki diruditen! Cb EBO 37. Aria. Karidadearen edo egiazko Amorioaren aban. GavS 17. Ezteia lehena [Mariaren izena] bizien ahuan, eta azkena hilzerakuenian? Mercy 14. Kendu bazendu buruko kerizgarri, zuben auan sonbrelluba deritxona. Mg PAb 58. Abereai birauak botatzea ez dala berez bekatu larria; baña Kristauaren auan gaizki dirudi. AA II 35. Haren izen Saindua izan bedi bethi zure ahoan. MarIl 102. Zure auan Jaungoikuak berak jarriko ditu itz egokiak. Bv AsL 99. (s. XX). Goierrikoen aoan entzuten diranak [itzak]. Ag Kr 6. Josetxo, Masimen agoan, zan, baserritar, dirubako, ta nundik-norakoa zan iñok ezekiena. Echta Jos 168. Solas pisua, Alemaneri kalte egitekoa presuneren ahoan ezin barkatuzkoa. StPierre 35. Au guzia esan nai zuten itz oiek Aingeruaren agoan. Inza Azalp 156. Ja kanta-alerik ere ez dute izan eliza ospatsu oiek gure aurrekoen aoan. SMitx Aranz 185. Kanta ederra [...], gaur arte erriaren aoan zorionez irauna. Lek SClar 119. Iñoizko berbarik naitakoenak Garbiñeren aoan. Erkiag BatB 142. "Perejil" izeneko gizon baregarri baten agoan [ipinten dau Moretok "agur" itza]. Alzola Atalak 144. [Bertso] erdarazkoek ere badute bere "xaltxa", honako ijitoen ahoan ipintzen dituen hauek bezalaxe. MEIG III 132.
(-en) ahoan : Ortzadar, ElCorreo, Deia 5, Elhuyar, Elkar 2, Berria 17, EiTB 3, Jakin 2, Karmel, Argia 4, Erlea 2, DiarioVasco 3.
(-en) ahoan : Herria 2, Berria 7, Elizen arteko Biblia 11, Lopez de Arana, Karlos Zabala, Asisko Frantzizko
Adierazle egokia eta azpisarrera gisa jasotzekoa.
azpisarrera gisa jasotzekoa aho sarreran.