ahul
2 adj. Elikagaiez mintzatuz, motela edo mami gutxikoa, indarrik edo bizitasunik ez duena. Salda ahula. Han hamalau kafesne erraz hartzen dira; batetik, katilu txikiak direlako eta, bestetik, kafea ahula delako. Hasi ginen gurina egiten, eta gero esnea ahulagoa hartu behar, gurina kendutakoa.
3 adb. Fedea eskas eta ahul dabil haiengan. Haren eragina edozeinengan da nabari, non sendoago, non ahulago.
4 iz. jas. Ahultasuna. Sabelean ahul bat hautemanik, pala sorbaldara goititurik, badoa etxera. Gorputzeko ahularen ordain, emazteak badu espirituko zorroztasuna.