aitzitik
1 lok. Bigarren perpausak lehendabizikoak dioenaren kontrakoa dioela adierazten duen hitza. Ik. aldiz1; berriz 2; ostera2 2; kontrara 2. Zaharra zikoitza da; gaztea, aitzitik, eskuzabala. Gure borondatea ona da Jainkoarenarekin bat eginik ez badago?, inola ere ez; aitzitik, horrela ez dagoenean, gaiztoa da. Ordea, ez da handik segitzen okerragoa dela euskara; aitzitik, badirudi bere lehenbiziko garbitasunean dagoela. 2 lok. (baina-ren eskuinean). Ez zela espero zuen bezain ederra, baina aitzitik, nekez ikus daitekeela itsusiagorik.