aldiz3
1 Zerbaiten gertaldi bakoitza adierazteko erabiltzen den hitza. (Zenbatzaile baten eskuinean). (bat zenbatzailearekin ez da erabiltzen (Ik. behin)). Ik. bider. Hiru aldiz saiatu zen eta hiruretan huts egin zuen. Zenbat aldiz etorri da? || Txunditurik utzi ninduen, lehen aldiz ikusi nuenean. 1956an argitaratu zen laugarren aldiz. Zortzigarren aldiz erori zenean. 2 (Biderkatzaile edo zatitzaile gisa). Hamar aldiz handiagoa, txikiagoa. Hiru aldiz ehun.