amaraun
1 iz. Armiarma-sarea. Zoko guztiak hautsez eta amaraunez beteak.
2 iz. Sare baten gisan hedatzen den gauza. Ik. sare1 4. Urteotan guztiotan herri eta herrialde guztietako ikastolen arteko amarauna ehuntzen joan gara. Bertsoen amarauna josten. Lurrun hodeitxoa aire grisean hegaldatu eta zuhaitz adarren amaraunean suntsitu zen. || iz. (amaraunean trabatuta, kateatuta gelditu eta kideko esapideetan). Frustrazioaren eta ezinaren amaraunean trabaturik jarraituko dugu. Politikariak berek sorturiko amaraunean kateaturik gelditu dira. Estatu Batuak harrapatuta dauden amaraunetik ateratzeko. 3 iz. Internet sarea. Amaraunari begira jarri dira alderdi politikoak, webguneak berrituz, blogak sortuz eta sare sozialetan parte hartuz.