1 emaitza amodioa egin bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.
Kodea [?] | Data | Proposamena | |
---|---|---|---|
Araua: | EArau | ||
Hiztegi Batuko Lantaldea: | Z4B:EEBS:003 | 2002-09-11 | Lantaldeak erabaki gabe utzia |
Ez dugu aurkitu 'sexu-harremanak izan' adierako amodioa egin, maitasuna egin esapiderik. Cf. adiera zaharrari dagokiona: JJMg BasEsc ("Juaten dira mutill batzuk [...] Asten dira dantzan gabaz neskatilla, ta mutill [...] luzatuten dabee funzinoia amar amarka, ardijak aparteeta, alkar jasote, amoriak egite, ta aitatutiaz lotsatu leitezan gauzarik ezaiñ ta tontueenakaz"), eta (amodioa) jaun egin esapidekoa: Gç ("Guziz puxanta naizelarik / eta Jainko dibinoa, / ikhusazue nola zaitan / Jaun egiñ amudioa").
amodioa egin 4: E. Antxustegi 2 ("aukera bat egin ondoren #mdash#orijinala guztiz errespetatuz#mdash# zuen eskuetan ezartzen ditugu amodioa egiteko zenbait jarrera", "Jende askok egiten du horrela amodioa"), PPer ("ezin nuela etsi berarekin amodioa egin gabe"), R. Saizarbitoria ("Behin "fusilatuei pixa irteten zaie" esan zuen Juliarekin amodioa egin ondoren, eskuak izter artean orduan ere, zakila babesten"); maitasuna egin (eta maitetasuna egin 1) 16: X. Kintana ("Hinkori, makineria astuneko bigarren arduradunari, herenegun giza neska batekin maitasuna egiten ari izan zela igarri zionate"), L. Haranburu A. 4 (adib.: "Maitasunik ez genuen egiten, hori ez", "Egunen batetan, kortinak jarri genituen bezala, maitasuna eginen genuen"), Saltsa-perretxikuak ("Moersko parke aundi ederrean, maitasuna askatasunez egiten naturaren indarrez, usoak ikus nai nituan zuaitzetan, atak ikus nai nituan uretan, putzu ertzean, iturripean"), Mekanogr 2 ("Maitasuna egin genuenean ere ez ote ninan maite?", "Ezkon aurretik maitasuna egitea ere bekatu dun"), Y. Elorriaga ("Maitetasuna egitearen ekintza aurrerantza"), X. Mendiguren B. ("Mutikoen %40ak eta nesken %30ak adin-nagusitasunera iritsi baino lehen egin du maitasuna lehendabiziko aldiz"), Kezkak 1987-88 ("Maitasuna egin genuenean gau hartan, gauzarik ederrenetakoa ikasi genuelako"), Ke arteko egunak ("Ezkondu ere egin ginen [...] zailena maitasuna egitea zen, baina lortzen bazenuen, ai!"), P. Aristi ("Pipiari armairu zaharra bezain ezaguna zaie emazte eternalen maitasuna egiteko modua"), A. Linazisoro ("Ziur naiz, urte hartan parada izan bagenu maitasuna xamurkiro, ekuru, egingo genukeela"), JA. Agirre ("Semea, etxera etorri da eta maitasuna egiten harrapatu du ama"), J. Osoro ("Soinekoa goitik behera kendu eta ukondoraino iristen zitzaizkion eskularru zuri luzeak bakarrik utzita egin zuten maitasuna").
Ez ditugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm.
amodioa egin : ElhHizt (AS, hacer el amor), Lur EF/FE (faire l'amour) // Ez ditugu aurkitu ap. EIH, EuskHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.
Erdal hacer el amor / faire l'amour formen ordainak: ElhHizt: amodioa egin; sexu-harremanak izan // HiruMila: ñaka egin, larrua jo // Casve FE: maitakeria egin, apainkan ari, txikokan ari // PMuj DCV: ixkintxoak (xurikeriak, limurkeriak) esan, ttatta egin, maitakeriz ibilli, altxa-lilikatu // Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta EF/FE, HaizeG FB.
fr (DLLF): faire la cour; en (Collins): to court; to make love to; it (S. Carbonell): fare all'amore, corteggiare; de (Langenscheidts): mit j-m schlafen.
EIH: - / ElhHizt: AS / EskolaHE: -
Kalko gordinegia iruditzen zaie batzuei, baina lantaldeak ez du ezagutzen "ukitu neutroko" ordain egokirik.