1 emaitza anbiziotsu bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

anbiziotsu
1 adj. Anbizio handikoa, asmo handikoa. Ik. handinahi 1. Urduria, anbiziotsua eta konstantea ere banaiz.
2 adj. Handinahia. Militar anbiziotsua, indiarrei traizioa egin eta sarraskia egiteko gai.
3 adj. (Gauzez mintzatuz). Azpiegitura plan anbiziotsua da, parekorik ez duena. Astronauta bat espazioan ibilia egiten jarri duen hirugarren herrialdea izan da aurten Txina, eta asmo anbiziotsuak ditu etorkizunerako. Europako Parlamentuak araudi anbiziotsua onartu du berriki.

Aztergaia: anbiziotsu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:HBL 2014-06-10 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh73 2020-12-22 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): anbiziotsu 31: Berria 21 (adib.: “Astronauta bat espazioan ibilia egiten jarri duen hirugarren herrialdea izan da aurten Txina, eta asmo anbiziotsuak ditu etorkizunerako”), EiTB (“snowboardari buruz inoiz egin den dokumental anbiziotsuena da”), Jakin 3 (adib.: “Produktua laguntzetik harago, enpresa eta proiek tu anbiziotsuak lagundu behar dira, egiturak eta azpiegiturak indartu behar dira”), Argia 5 (adib.: “Nobela historiko batek izan behar du kontserbadore, hizkuntza aldetik ez oso anbiziotsu, oso errealista, lau”), DiarioVasco (“Programazio anbiziotsuagoa egiten badu Udal horrek oihartzun eta bultzada handiagoa lortuko du”). // anbiziotsu 74: Argia 10 (“Nobela historiko batek izan behar du kontserbadore, hizkuntza aldetik ez oso anbiziotsu, oso errealista, lau. Zergatik?”), Berria 40 (“Erakunde biek jadanik zientzialariak dituzte lanean Parkinsonen eta Alzheimerren gaitzen aurkako borrokan lagungarri izango den proiektu anbiziotsu batean”), Deia 3 (“Proiektu anbiziotsuago bati heldu zioten gero, bost zuzendariren artean (aurrekoak gehi Eneko Olasagasti, Mireia Gabilondo eta Enara Goikoetxea) kartzelan sartu dituzten bost pertsonaren inguruko istorio bana kontatuz”), DiarioVasco 4 (“Esana dugu lehen ere: Fraisoroko Laborategiaren proiektu anbiziotsu bat da hau, jende asko ari da ikastaroetan parte hartzen -ez bakarrik sagardogileak- eta haietako batzuk, langa pasatzen dutenak, Dastatzaile Taldeko kide bihurtuko dira”), EiTB (“The Art of FLIGHT 3D, Curt Morgan (AEB) Curt Morganek zuzendutako eta Brain Farm eta Red Bull Media House etxeek ekoitzitako filma, snowboardari buruz inoiz egin den dokumental anbiziotsuena da”), Elkar 7 (“Zeren eta Erresuma Batuko Gobernuak mundu osora zabaldu duen jardunaldi, irakurketa, antzezlan eta ekitaldi programa anbiziotsuak agerian utzi du idazle espainiarrak erakundeetatik jasotako arreta falta”), Erlea 2 (“Nik neuk beste aipamen bi egin gura ditut. Lehenik eta behin, ongietorria Gure Jerusalem galdua nobela historiko ederrari eta zorionak Aingeru Epaltzari, Erresuma eta fedea trilogia anbiziotsua burutu duelako”), Jakin 4 (“Liburu honen azken orrietan egitasmo anbiziotsu eta ilusionagarri hori aurkeztu nahi izan dut, egindako guztiaren koroatzea bailitzan”), Laneki (“Eskola inklusiboa da hori lortzeko biderik anbiziotsuena”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: anbiziotsu 10: Berria 7 (adib.: “Anbiziotsua, agian anbiziotsuegia da Rodriguezen lana”), Joxe Azurmendi 3 (adib.: “Ortega-ren asmo anbiziotsua, aldiz, sintesi handia da”).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: -.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es ambicioso / fr ambitieux: Elhuyar: anbizio handiko; askonahi, handinahi, handizale, handinahiko, goranahi; [referido a objetivos, proyectos] asmo handiko, handi / Nolaerran: handinahi, gora/urrun heldu nahi, anbiziotsu, ohore gose, handigura / Zehazki: handinahi, handinahiko, handizale; handinahi / Labayru: 1 handi, eder, itzel(ezko); 2 dena gurako, anbizio | asmo handiko, handigura(ko), gehiago-gurako | -nahi, askogura(ko), askonahi, handizale, goragura(ko), goranahi; codicioso gose(ti), gutiziatsu; de riquezas diruzale, zeken; expr. dirugose, diruegarri / Adorez5000: handigura, handizale, handinahi; handi, bikain, eder.

OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu anbiziotsu formarik.

Bestelakoak
Aurreko pasaldikoari egindako oharrak

cf “anbizio iz. g.g.er. h. handinahi; lehia (bizi)” arautua.

Lantaldearen irizpideak
Mailegu isiltzekoa edo gaitzestekoa da, ordain egokia duenez

Baditu euskal ordain egokiak, eta “anbizio iz. g.g.er. h. handinahi; lehia (bizi)” bada, ez dirudi honen beharra dagoenik.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta jasotzekoa. Lehendik araututako anbizio formari g.g.er. marka kentzea proposatu da eta bi adiera egitea (bata neutroa eta bestea konnotazio txarrekoa). Beste horrenbeste egin beharko da anbiziotsu sarreran (1 peioratiboa, ‘Pertsonez mintzatuz…’ hasia; eta 2 asmo handikoa, konnotazio txarrik gabea).

 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper