apailatu, apaila, apailatzen
1 du ad. Prestatu, zerbait erabilia izateko eran edo bere egitekoa betetzeko moduan jarri. Bazkaria apailatzerakoan. Mandoa apailatu. Oholtza lorategi baten irudira zegoen apailatua eta moldatua. Auspoa bildumako 327. liburua da Iriondok Basarriren artikuluak bilduz apailatu duena.
2 du ad. Zerbait antolatu, zerbait nola egin behar den erabaki eta horretarako behar den guztia prestatu. Lantokietan, biharko eguna apailatzen hasiak gara eta elkarrekin non bazkaldu erabakitzen. Taldeak apailatu duen lehen ikusgarri honetan, hogei dantzari badira, baita bederatzi musikari ere, taularen gainean zuzenean ari direnak. Biarrizko jaialdian egitarau zabala apailatu dute, 18tik 22rako.