1 emaitza apaiz bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.
Kodea [?] | Data | Proposamena | |
---|---|---|---|
Araua: | Z3:EArau46 | ||
Hiztegi Batuko Lantaldea: | Z1:BatHizt | 1993-10-28 | |
Hiztegi Batuko Lantaldea: | Z3:EEBS:01 |
orain arte landutako irizpideen arabera, apez litzateke hobestekoa, apaiz ia G bakarrik baitzen lehen; gaur, ordea, GN eta Bra hedatzen ari da, eta horregatik hobetsi du batzordeak, apez ere onartuz bigarren mailan
apaiz, apez [apaiz hobestekoa da]
AS gisa gehitzeko eskatuz: apaiz nagusi (eta, onartu-argituz gero, apaiz-txori).
- [A105]: "... iruditzen zait gerora hitz beraren aldaeren arteko hautua egingo duzuela: negar/nigar, biligarro/birigarro ... bat aukeratuz; baina biak gordez hitz/berba eta horrelakoetan. Alegia, abade/apaiz kasuan biak, baina apaiz/apez kasuan bietako bat. (1993-02)
- [I102]: nire ustez ez da egokia, apaiz hori ez delako benetan Bizkaieraz erabiltzen, eta apez aldiz, nahi eta ez hitz-familia oso batekin erabili behar delako: apezpiku, auzapez eta apeztegi (ez ahaztu Apeztegia abizena). Are gehiago, apaizgaitegi hori asmatua dela esango nuke. Apeztegia, ordea, ez" (1995-01-10)
- [E306]: "'woman priest' / 'mujer sacerdote' / 'femme prêtre' eta 'priestess' / 'sacerdotisa' / 'prêtresse' kontzeptuen euskarazko terminoak sartzea proposatzen dugu; ez dago datu askorik (EBBSn ez dago ezer, eta Interneten 'apaiz emakume' behin eta 'emakume apaiz' bi aldiz aurkitu ditugu; arazoak: 1) bi kontzeptuetarako adierazle bakarra? (kontuan izan 'priestess' / 'sacerdotisa' / 'prêtresse' erlijio paganoetako adierazteko erabili ohi direla; 2) 'apaiz emakume' ala 'emakume apaiz'?; gure proposamenak: 1) hiru erdara horietan bi kontzeptuak adierazteko adierazle-espezializazioa gertatu den arren, uste dugu euskaraz, tradiziorik ezean, hobe genukeela adierazle bakarra erabiltzea; 2) Elhuyarren hiztegietan 'apaiz emakume' sartu dugu; dena dela, zalantza egiten dugu oraindik ere egokiena ote den; berez, 'apaiz' da gune-ideia, eta 'emakume', bereizgarria (arrazoibide hori onestera, 'apaiz emakume' edo 'emakume-apaiz' egin liteke); baina euskaraz 'emakume langile', 'emakume idazle', 'emakume enpresari' eta kidekoak erabiltzen dira normalean, ez alderantzizkoak ('langile emakumeak'...), eta horik atera daiteke euskarak egitura hori duela berezkoagoa (edo, egia esanda, izen-ordena berean kalkatu dituela erdal terminoak); tradizio horri heltzea onestera, 'emakume apaiz' egin liteke; ez dugu guztiz argi zein alde egin, baina 'emakume apaiz' proposatzen dugu" (2002-09-02)
- [E208]: apez hobetsiko luke.
- [E116]: "apaiz nagusi azpisarreran adibide hau bezalako bat ez litzateke sobran egongo: Kaifas apaiz nagusiarengana eraman zuten. Bestetik, nik ez nuke apaiz-txori sartuko oso adiera diferenteak dituelako eta premia argirik ez dagoelako".
- [E103]: "erantsi [...] apaiz mutil beretter / apaiz sagar 'anis sagarra'".
- [E116]: "Hori guztia prestatua zelarik, ohar egile baten (E306) txostentxo hau etorri da eta, bere horretan ematen dudana, interesekoa izan daitekeelakoan: Azken oharrak: E306: "'woman priest' / 'mujer sacerdote' / 'femme prêtre' eta 'priestess' / 'sacerdotisa' / 'prêtresse' kontzeptuen euskarazko terminoak sartzea proposatzen dugu; ez dago datu askorik (EBBSn ez dago ezer, eta Interneten 'apaiz emakume' behin eta 'emakume apaiz' bi aldiz aurkitu ditugu; arazoak: 1) bi kontzeptuetarako adierazle bakarra? (kontuan izan 'priestess' / 'sacerdotisa' / 'prêtresse' erlijio paganoetako adierazteko erabili ohi direla; 2) 'apaiz emakume' ala 'emakume apaiz'?; gure proposamenak: 1) hiru erdara horietan bi kontzeptuak adierazteko adierazle-espezializazioa gertatu den arren, uste dugu euskaraz, tradiziorik ezean, hobe genukeela adierazle bakarra erabiltzea; 2) Elhuyarren hiztegietan 'apaiz emakume' sartu dugu; dena dela, zalantza egiten dugu oraindik ere egokiena ote den; berez, 'apaiz' da gune-ideia, eta 'emakume', bereizgarria (arrazoibide hori onestera, 'apaiz emakume' edo 'emakume-apaiz' egin liteke); baina euskaraz 'emakume langile', 'emakume idazle', 'emakume enpresari' eta kidekoak erabiltzen dira normalean, ez alderantzizkoak ('langile emakumeak'...), eta horik atera daiteke euskarak egitura hori duela berezkoagoa (edo, egia esanda, izen-ordena berean kalkatu dituela erdal terminoak); tradizio horri heltzea onestera, 'emakume apaiz' egin liteke; ez dugu guztiz argi zein alde egin, baina 'emakume apaiz' proposatzen dugu" (2002-09-02).
- [E116]: Beraz, erabakiko beharko litzatekeena: apaiz; apaiz nagusi Sin. apaizburu / apaiz-txori (???) Nik hau ez nuke sartuko. Lan taldeak dioen bezala, ez dakigu ongi zer motako txoria den ere (OEH: 'aguzanieves', 'golondrina'). Hau onartzen bada, gainera, bereiz eman beharko litzateke, sarrera gisa. / apaiz emakume (???) / emakume apaiz (???. Honen toki naturala, onartzekotan, emakume sarreran egongo litzateke. Literaturan 'apaizeme', eta 'apezeme' erabili izan dira 'sacerdotisa' adierazteko) / apaiz mutil 'beretterra'; apaiz sagar 'anis sagarra' (kontuan izan, hala ere, 'anis sagar' ez dugula sartu hiztegian)".
- Erabakia: BAgiria (1995-10-27): biak onartu baina apaiz-i lehentasuna. Beraz, apaizgai, apaizgaitegi, apaiztu...Erabakia (2003-06): "apaiz [eta AS gisa] apaiz nagusi Sin. apaizburu Kaifas apaiz nagusiarengana eraman zuten / apaiz sagar 'anis sagarra' (eta sartu 'anis sagar' AS 'anis' sarreran)".