apur
1 adj. Ipar. edo jas. Txikia, urria. Sinesmen apurrekoak. Apurrak dira gure indarrak. Gauza txikian eta apurrean leial dena. Neke apurra eta laburra da. Jabearen laxotasun handia eta arta apurra. Horren gauza apurragatik. Inguruan bizi diren baserritar apurrak. Ez dut honekin aita Olabide denik apurrena ere gutxietsi nahi.
2 iz. Batez ere pl. Zerbaiten, bereziki ogiaren, zati txikia. Zoaz mahaiko apurrak biltzera. Mahai guztia apurrez beteta utzi. Zorra azken apurreraino ateratzeko.
3 iz. Kopuru txikia, pixka. Poliki-poliki etxean gordeta zeukaten apurra berehala ahitu zen. Dakidan egia apurra. Gelditzen zaizkigun diru apurrak gastatu. Zentzuaren apurrik ez dute. Txokolate apur bana eman zien amak (Ik. apur bana).