argibide
1 iz. Zerbait argitzen, azaltzen edo frogatzen duen gauza. Beti "daitekeenetik izanera" ari zara, eta hori ez da inongo filosofiatan argibide jatorra.
2 iz. Zerbaiten berri jakiteko edo zerbait ulertzeko azalpena. Hitz horren jatorriari buruzko argibiderik ez dugu aurkitu. Haren idazlanak biltzeaz gainera, argibide ugariz jantzi ditu. Zenbait argitasun eta argibide. Argibide bulegoa.
3 iz. Tresna bat nola dabilen edo zerbait nola egin behar den azaltzen duen ohar multzoa. Argazki makinaren argibideak.