1 emaitza armada bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

armada
iz. mil. Gerra batean elkarrekin gudukatzen diren gudari taldeen multzoa; estatu baten gudari taldeen multzoa. Ik. gudaroste. Haien armadako gizon sendoenak. Zeruetako armadaren santu agintariak.

Aztergaia: armada

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1992-12-16 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:04

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

armada, gudaroste

Euskaltzaindiaren Arauak

armada: itsas armada, aire armada Sin. gudaroste.

Informazio osagarria
Sinonimoa(k)

gudaroste

Informazio lexikografikoa
Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

itsas armada, aire-armada

Faux-amis arriskutsuak

ez da, gaztelaniaz bezala, itsasokoa bakarrik

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [I102]: "gudaroste (aire-armada, itsasarmada, lurrarmada)" (1995-01-10)

 - [E306]: "'itsas armada' eta 'aire-armada' aipatu dira txostenean; 'lur-armada' falta da; dena den, gure iritziz 'lurreko armada' hobea da; horrek berekin dakar 'itsasoko armada' eta 'aireko armada' formak hobestea komeniko litzatekeen aztertu beharra" (2002-09-02)

Euskaltzainen oharrak

 - [I102]: 'oker ez banago, aire hitzarekin batera aire(-)armada ontzat jo zen; era berean halandaze itsas armada eta lur(-)armada ere ontzat jo beharko lirateke, bakoitzari sarrera bat emanda'.

 - [E116]: 'Nik uste orain ez dela hori erabaki behar, 'lur armada' horrek arazoak sor baititzake. Nolanahi ere, hori 'lur' sarrerari legokioke, eta ez da oraingo kontua. Gainera, hemen berriz ere prozedura kontua dago: hau bere garaian eztabaidatu zen, eta hartu zen Erabakia hartu, ez dela hainbeste denbora gainera. Uste dut orain ezin dugula berriz ere eztabaida hori piztu, ez baikenuke hiztegi hau inoiz ere bukatuko bestela. Beraz, nik proposatzen dut lerro hori aldatu gabe uztea, zegoen moduan'.

 - [I102]: 'PS ez diat ulertzen zein eztabaidaz ari haizen, eta zein modutan apurtzen dugun prozedura, baina argi dagoena zera duk, hiztegian aire(-)armada bezain beharrezkoak, lur(-)armada eta itsas armada direla, eta armada halandaze termino orokortzat jo daitekeela. Are gehiago, nire ustez, hirurak armada sarreran azpisarrera gisa eman beharko lirateke'.

 - [E116]: 'agian ez ditut gauzak behar bezain ongi azaldu. Hau da Euskaltzaindiak onartu duena (bigarren itzulian): aire-armada* e. aireko armada (kontraesan bat lehenbiziko itzuliarekin); aire-bidaia* e. aireko bidaia; aire-indar* e. aireko indar. Ez dakit zer erabakiko duen Euskaltzaindiak "lur-armada" horrekin, baina hori "lur" sarreran sor daitekeen eztabaidarako uztea proposatuko nuke, gainerako guztia aldatu gabe utziz (adibidea egokitu behar da, hori bai: aireko armada)'.

 - Erabakia: Erabakia (2003-07, 2003-09, 2003-10): 'utzi dagoen moduan'.

 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper