1 emaitza arrosategi bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

arrosategi
iz. Arrosadia. Arrosategian paseatzen ari nintzen, loratzen hasi berriak ziren udazkeneko arrosen artean.

Aztergaia: arrosategi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2003-11
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-11-04 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH argitaratuan arrosategi 'cañaveral' adierakoa: Urt Ex 2,3: "Ezarri zuen haurra hartan barna eta phausatu zuen arrosategi batean ibaiaren gañean" (Ur kañaberadian, Dv ur-hegiko ihien artean / BiblE: kanaberen artean).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

arrosategi 1 (B. Atxaga Obabakoak 377. or.: "Haranera itzuli zirenean, eta Wei Lie Deshangek agindutakoaren arabera beti, arrosategi batez mugaturiko erreka ttiki baten ondoan etzan zuten annamitar bahitu berria").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

Ez dugu ohiko iturriotan aurkitu: DFrec, AB38, AB50, HiztEn-LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

arrosategi : EuskHizt ("arrosa-landareak dauden lorategi zatia"), DRA ("Cañaveral (de roseau, cañal)" eta Urte-ren aip.). // Ez dugu aurkitu besteotan: ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FB, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Informazio osagarria behar da, erabakia oinarritzeko

adiera ilunekoa da guretzat, eta argitzeko bide erosorik ez dugu.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E116]: 'nik sartuko nuke, Atxagak erabiltzen du, adibidez, Obabakoak liburuan. Adiera aldetik ez dut uste inolako 'liburutegi'k baino arazo gehiago sortzen duen'.

 - [E208]: 'zer esateko, erdarazko rosaleda/roseraie ote? Landare-multzoa adierazteko baldin bada, hobe legokioke #mdash#di atzizkia, arrosadi alegia, Iruñeko toponimo ezagunean behintzat erabilia. Nik behintzat ez dut ezagutzen landare edo zuhaitz multzorik #mdash#tegi atzizkidunik (*hariztegi, *pagotegi, *lizartegi, *urkitegi...)' (2002-12-19).

 - [I102]: 'PSk dioen legez B. Atxagak badarabil ondo deritzot sartzeari. Edozelan ere, eta oker ez banago, Iruñean badago toponimo bat horixe berori esan gura duena: Arrosadia'.

 - [E116]: 'Egia da gutxi erabili izan dela, baina adibideak ez dira falta, Atxagarenaz gain badirelako Interneten beste batzuk ere. Bestetik, "ariztegui"/"aristegui" aski deitura arrunta da Nafarroako zenbait tokitan bederen. Eta honen adibide nahiko ageri dira OEHn ere: Urte, Duvoisin, Babier, Jean Etxepare,… (bide batez, ez dut ulertzen nola ez dugun sartzen bigarren itzulian, gure irizpideen arabera nahitaez sartu behar baikenuen) "Loretegi" ere aski erabilia da. Nire proposamena izango litzateke, horrenbestez, arrosategi onartzea. Esan behar da, hala ere, OEHn beste esanahi bat duela ("cañaveral"). Nire proposamena: arrosategi'.

 - Erabakia: Erabakia (2003-10, 2003-11): 'Proposamena: arrosategi eta arrosadi sinonimo bezala sartu, bakoitza bere tokian'.

 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper