1 emaitza atestatu bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.
Kodea [?] | Data | Proposamena | |
---|---|---|---|
Hiztegi Batuko Lantaldea: | Z4:HBL | 1997-12-09 | Lantaldeak erabaki gabe utzia |
Hiztegi Batuko Lantaldea: | Z6:LBeh | 2011-05-10 | Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz |
Ez dugu aurkitu.
atestau aditza behin jaso da: J.M. Irazola ("Eta erdi pausoa -ekien (-d- galduta) R. Lafonek dioenez atestauta dago").
atestatu : HiztEn; Euskalterm 3. Ez dugu aurkitu hiztegi-iturriotan: DFrec; AB38; AB50; LurE.
Admin. eremuko atestatu jaso dutenak: AdmMila (atestatu; argiketa); BarnErrot (atestatuak 'atestados'). // Besteak: AdminEL: argiketa // AgAld hitz-bilduma: argiketa; atestados (vehículo de): lekuko eginpidetarako ibilgailu; aitortze-agirietarako ibilgailu // Ez dugu aurkitu besteotan: HezkAdmin; LurraldeAntol.
atestatu : ElhHizt; HiruMila. // Ez dugu aurkitu besteotan: EuskHizt; EskolaHE; Lur EG/CE eta EF/FE; Casve EF; HaizeG BF; Lh DBF; DRA; PMuj DVC.
erdal atestado, attestation/acte formen ordainak hiztegietan: atestatu : ElhHizt; HiruMila; argiketa : ElhHizt; txosten : Lur EG/CE; ageri : Lur EF/FE; Casve FE; HaizeG FB; agiri : Lur EF/FE; aitor-agiriak : PMuj DCV. Ez dugu aurkitu hiztegiotan: T-L LFB.
Erdaretako formak: fr (DLLF): attestation; acte; it (S. Carbonell): attestato; ca (DCC): atestat; en (Collins): affidavit, sworn statement; de (Langenscheidts): Zeugnis, Attest, Bescheinigung; Span. Unfallprotokoll der Polizei; instruir el atestado: den Tatbestand aufnehmen, den Sachverhalt feststellen.
atestatu 12: Iñaki Petxarroman 4 (adib.: Atestatua irekiko da, Atestatuaren azalean), Mikel Peruarena (Ertzaintzak, protokolo hau ezarrita, atestatua Auzitegira bidali zuela, eta itxaroten zegoela han onartuko zuten, edo ez), Aitziber Laskibar (Eta atestatua berresten zuela errepikatu zuen arren, ez zen gai izan galdera bakar bati ere zehaztasunez erantzuteko), EiTB 6 (adib.: nondik norakoak argitzeko ardura eta atestatua ireki zuten, bertaratu dira, atestatua egiteko, Ertzaintzak sei furgoneta eraman ditu atestatuen izapideak betetzeko).
EPG: atestatu 15: Joxean Agirre 2 (Gisako atestatuetan gertatu ohi denez, ñabardura morbidoak erantsi dituzte lekukoek, Atestatuko argazkiren baten gainean norbaitek betaurrekoak eta irribarrea margotu bide zizkion), Berria 13 (adib.: Gertaera horien harira Ertzaintzak bost herritarren kontra atestatua ireki zuen, Hondarribiko gaztearen heriotzaren atestatua Irungo Instrukzio Epaitegiaren esku utzi zuen Ertzaintzak).
BarnErrot: Atestatuak: Atestados.
ez dirudi onartzeko modukoa, baina ordain egokirik ere ez dugu.
hedatua da, eta argiketa eratorriarekin batera onartzekoa.
iz.
Batez ere Admin.
- [E306]: "HAEEri eta UZEIri galdetu behar litzaieke 'argiketa' terminoa baztertu duten ala ez; guk dakigula 'argiketa' eta 'atestatu' erabiltzen dira (Ik. HAEEren 'Zirkulazio Hiztegia', Ertzaintzaren web gunea...)" (2002-09-02)
- [E116]: 'hitz hau espainolez erabiltzen da, eta oso zehatza da. Honela definitzen du RAEk: "Instrumento oficial en que una autoridad o sus delegados hacen constar como cierta alguna cosa. Aplicase especialmente a las diligencias de averiguacion de un delito, instruidas por la autoridad gubernativa o policia judicial como preliminares de un sumario". Ikusten denez, oso zehatza da eta, neurri batean, arbitrarioa: teorian, ia edozein hitz har zitekeen adiera hori emateko. Uste dut euskaraz ere antzeko zerbait egitea posible den. Ertzaintzak, esaterako, 'argiketa(k)' proposatzen du. Bide hori ez da txarra euskaraz 'argiketa' libre dagoelako: ez dugu beste ezertarako ere erabiltzen. Beraz, hori proposa daiteke, nire ustez, 'atestatu' baino askoz ere egokiago. Ez da dudarik holako hitzen bat behar dugula. Beraz, hitz hori proposatzen dut ordain gisa, bestela ere euskal poliziak erabiltzen duelako dagoeneko: atestatu* e. argiketa'.
- [I102]: 'Erabat nator PSk egindako proposamenduarekin. Oharño bat baina: "argiketa egin" eta "argiketa idatzi" erantsi beharko litzateke, edo bestela adibide bi eman: "udaltzaingoak lapurretaren argiketa egin zuen" / "ertzaintzaren sarjentuak istripuaren argiketa idatzi zuen". Bide batez, ertzaintzak hiztegi tekniko erraldoi bat dauka argitaratuta eta berorretan argiketa da kontzeptu horretarako egiten den proposamena'.
- [E208]: 'Dudarik gabe atestatu hitza ezin onartuzkoa dugu, baina horren ordainez idatzirik dabilena, argiketak alegia, ez dut uste askoz egokiagoa denik. Inork ez du hitz hori lotzen azalpenak edo lekukotasunak ematearekin (espainolezko atestado hori, atestar 'mukurruraino bete' aditzaren partizipioa ere badelako, inork gutxik testificar gisa ulertzen duen bezala, derradan bidenabar), 'argia' edo 'alumbrado público' gisako zerbaitekin baizik. Erdaraz hitz iluna izateak ez du justifikatzen euskaraz ere antzeko iluntasun edo anbiguotasuna ezartzea. Bide batez, ertzaintzak ez du 'argiketak' hitza inoiz proposatu, ertzainek, orain arte, beren lan guztia espainol hutsez betetzen dutelako, neronek, zoritxarrez, pertsonalki maiz egiaztatzeko aukera izan dudanez. Argiketak hitza, oso oker ez banago, Oregi jaunaren behialako kumea dugu. Hobe genuke lekukotasunak, lekukotza, lekuko-agiriak, edo, txarrenean ere, argitasunak gisako zerbait proposatzea'.
- [E116]: 'gauzak argi ez badaude, ez aipatzea da egokiena. Uste dut ezin garen hasi adibideak eta holakoak ematen, denak asmatuak izango bailirateke. Bestetik, argitasun (eta proposatzen diren besteak ere) askoz ere polisemikoagoa da argiketa baino. Arrazoi horregatik proposatzen nuen hitz hau, libre samar delakoan eta baten bat aski komenigarria dugulakoan. Egia da hitz honek esan nahi duenarekin izan dezakeen lotura iluna dela. Hori egia da, baina hori da hizkuntzaren oinarria, Saussurek bere garaian ongi erakutsi zuenez gero. Aski da ikustea zein diren atestatu-ren parekoak beste hizkuntzetan. Baina egia da argiketa etxeetako argi kontuarekin lotua izan dela zenbaitetan. Beraz, argi ikusten ez bada, hoberena ez aipatzea'.
- [I102]: 'PSk arrazoia duela uste dut: ARGIKETA'.
- Erabakia: Erabakia (2003-12-19): 'ez aipatu'
- Erabakia: Osoko bilkura (2014-12-19): atestatu iz. Batez ere Admin.