atzeman, atzeman, atzematen
1 du ad. Ihes egin dezakeena gatibu edo preso hartu; piztiez, arrainez eta kidekoez mintzatuz, harrapatu. Atzeman dute lapurra. Arrainak amuz atzeman. Hemen nabil ehizan, animalien ondoan, ez dut antsia zer atzeman, otsoa edo orkatza. || (Partizipio burutua izenondo gisa). Hilak, zaurituak eta atzemanak.
2 du ad. (Subjektua heriotza, gaua edo kideko izen bat dela). Hala zaudela heriotzak atzematen bazaitu. Gauak bidean atzeman zuen.
3 du ad. Norbaitek beste norbait, honek nahi ez duen egoera batean, ikusi. Ik. harrapatu 4. Gezurretan atzeman zaitu. 4 du ad. Adimenaren bidez sumatu, hauteman. Hitz eta esaldien mami ezkutua atzematea. Josefek nagusi berri horren gogoa laster atzeman zuen. Zentzumenek atzematen dutena.
5 du ad. Aurkitu. Galdu zitzaigun papera berriz atzematen dugunean. Laster egiten du hilerrira, irekitzen du hobia eta bere alaba bizi eta azkar atzematen.