1 emaitza atzera-bueltarik ez izan bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.
Kodea [?] | Data | Proposamena | |
---|---|---|---|
Hiztegi Batuko Lantaldea: | Z11:EHL | 2021-09-21 | Azpisarrera gisa onartzekoa |
Ez dugu aurkitu.
LB: Atzera bueltarik ez duen EAJren jarrera bati erantzuten dio, EAJk ez baitu, inongo kasutan, atzera egiterik nahi (Argia); EPG: Hedabide baten behin-behineko itxierak atzera bueltarik ez duten kalteak eragiten ditu, are eta gehiago azkenean epaileek zigor arrazoirik ez badute aurkitzen. (Berria); ETC: Prozedura horren bitartez, jada« atzera bueltarik» ez duen aldaketa politikoa adosteko mahai batean esertzea ezinbestekotzat jo zuen SAko bozeramaileak (Berria)
Elhuyar: kanpo-kaiaren eraikuntzak ez du atzera-bueltarik: la construcción del puerto exterior no tiene vuelta atrás; Adorez: 0; Labayru: 0
atzera-buelta iz. (Ezezko esaldietan, atzera-bueltarik ez izan eta kideko esapideetan). Heg. Atzera egitea, lehengora itzultzea. Kaltea eginda dago, ez du atzera-bueltarik. Atzera-bueltarik gabeko bide batean sartzeko arriskua. Ezer egin baino lehen ondo pentsatu behar da, gero ez baitago atzera-bueltarik.
Azpisarrera gisa jasotzekoa da.
Azpisarrera gisa jasotzekoa atzera, buelta eta izan sarreretan.